27 iraila - juanlu oroituz

Lasarte-Oria Mendi Lasterketa – Juanlu Memoriala irailean bi urtean behin Lasarte-Orian egiten den mendi lasterketa da. 780 metroko desnibel metatuarekin eta 14,5 kilometroko distantziarekin, traileko korrikalariek Buruntzako aldapa eta bidezidorrei aurre egin beharko diete.

LOTME Kirol Klubak Lasarte-Oriako Udalarekin lankidetzan antolatutako Juanlu Memorialak Lasarte-Oriako ingurune naturala (Benedika, Azkorteko ermita eta Buruntza) ezagutuko ditu parte-hartzaileak eta herriaren dinamizazio sozial eta komertzialean lagunduko du.

MENDI LASTERKETA

14,5 km | 780+

Maila fisiko altua
Trofeoak eta sariak dirutan
16 urtetik goitikoak

Nahiko lasterketa laburra da (ikus track), eta mendi-ibilbide gogorra du. Bereziki beroa agertzen denean. Lehenengo 8 kilometroetan, desnibel positiboaren gehiengoa metatuko da, eta, ondoren, jaitsiera oso azkarra eta teknikoa izango da, nahiz eta, ziurrenik, helmugara iritsi aurretik beste ahalegin bat egin beharko duzuen.

Garrantzitsua da gogoraraztea parte-hartzaile bakoitza egoera fisiko egokian egotearen arduraduna dela, proba ustekaberik gabe osatzeko.

Ekitaldi honen helburua da mendiko kirol-jarduera sustatzea, Lasarte-Oria inguratzen duen ingurune naturala ezagutaraztea (Benedika, Azkorteko ermita, Buruntza…) eta herriko bizitza soziala eta komertziala dinamizatzea.

DESNIBELA +

780 m

GEHIENEKO GARAIERA

441 m

DISTANTZIA

14,5 km

ZAILTASUNA

Erdia

IBILBIDEA

Lasarte-Oria
Buruntza
Lasarte-Oria

IZEN EMATEAK

Izen-emateak gure web orriaren eta Kronoak webgunearen bidez bakarrik onartuko dira.

Izena emateko epea 2024ko ekainaren 1etik irailaren 26ra izango da edo 300 dortsalak agortu arte.

2024/9/01era arte 00:00
20,00 €
 
2024/9/26ra arte  23:59
25,00

Inskripzioaren ezeztapenak onartuko dira abuztuaren 30era arte, arrazoi medikoengatik edo lesioengatik bakarrik, eta medikuaren frogagiriarekin aurkeztu beharko dira.

Irailaren 1etik aurrera, EZ DA BALIOGABETZERIK ONARTUKO, arrazoia edozein dela ere. Titularra aldatzea ere ez da baimenduko.

Dortsalak honako ordutegi hauetan emango dira:

📅 Irailaren 28an (larunbata): 17:00etatik 20:00etara
📅 Probaren egunean: 8:00etatik 9:30era
📍 Lekua: Antonio Mercero aretoan izango da (Okendo plazaren ondoan)

Izena ematerakoan federatuak direla esanez gero, dortsala jasotzerakoan federazioaren txartela aurkeztu beharko dute. Aurkeztu ezean aldea ordaindu beharko du.

Ibilbidean anoa-gune bat egongo da, Azkorteko ermitan. Ano gunean ura, likido isotonikoa, fruta, goxokiak eta barratxoak eskainiko dira.

📍 Kilómetro 4,5 – Joaneko ibilbiderako
📍 Kilómetro 10 – Itzulera

GARRANTZITSUA: EZ DUZU EDALONTZIRIK IZANGO HORNIDURETAN. Lasterketan zehar litro erdiko ur edo isotoniko edukiera duen ontzi bat eraman behar da nahitaez.

Hornidurak eta pasabide kontrola Mendi Lasterketa

Lasterketa egiteko 3 ordu izango dira gehienez. Buruntzako tontorrean igarotze kontrol bat egongo da, non parte-hartzaileek ordu 1 eta 45 minutuko igarotze denbora izango duten (8 km). Denbora-tarte horretan sartzen ez diren parte-hartzaileak deskalifikatu egingo dira.

Deskalifikatutako parte-hartzaile batek lasterketan jarraitzea erabakitzen badu, bere kabuz eta arriskuz egingo. Antolakuntzak ez du erantzukizunik izango istripurik gertatuz gero.

Dutxak. Lasarteko Maialen Chourraut kiroldegian izango dituzue dutxak 14:00ak arte.

Kontsigna 9:30etatik 13:00etara egongo da Antonio Mercero lokalean (irteeraren ondoan).

Garrantzitsua. Poltsetan baliozko gauzak ez uztea gomendatzen da. Antolatzaileak ez du erantzukizunik izango objekturen bat galduz gero.

Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen hiru sailkatuentzako sariak egongo dira.

1º TXAPELA + TXULETA + 100€ 
2º TROFEO + BASERRIKO OILASKOA + TXISTORRA + 50€ 
3º TROFEO + UNTXIA + 25€

Gainera, aurten sari berezi bat 100€ emango diegu lasterketaren errekorra gainditzen dutenei. 2023ko errekorrak inork ez baditu gainditzen, goian aipatutako sariak 2026 ediziorako gorde eta metatuko dira.

2023ko errekorrak:

Ibai Makazaga 1h 10min 06s
María Ordóñez
1h 18min 45s

Lasterkariei lasterketaren informazioa eta arauak deskargatzea eta irakurtzea gomendatzen diegu.

LAGUNTZAILEAK

Eskerrak eman nahi dizkiegu Lasarte-Oriako Udalari eta Lasarte-Oriako Merkatari eta Ostalaritzariei klubari emandako laguntzagatik.

Eskerrak gure bazkideei eta boluntarioei ere eman nahi dizkiegu, adin guztietako ehunka medizalek Buruntzaldeko ingurune naturala ezagutu eta gozatzeko aukera izan dezaten. Eskerrik asko!