Lasarte-Oriako Mendi Festaren ibilaldi laburrak 15 kilometroko ibilbidea eta 700 metroko desnibel positiboa ditu. Irteera eta helmuga Lasarte-Orian izango dute, Andatza mendira igotzean (562 m). Parte-hartzaileek zementuzko hasierako zati bat eta lur eta harrizko pistak konbinatuko dituzte, larreak eta basoak zeharkatuz.
Andatzako trikuharria aurkitzera animatzen zaituztegu, inguru horretako estazio megalitikoa osatzen duten historiaurreko 10 monumentuetako bat. Zailtasun ertaineko mendi-martxa. Ibilbideaz gozatzeko nolabaiteko forma fisikoa izatea gomendatzen dugu.
Informazio gehiago 2023ko Lasarte-Oriako Mendi Festaren Araudian.
Desnibela +
700 m
Gehieneko garaiera
562 m
Distantzia
15 km
Ibilbidea
Lasarte-Oria
Andatza
Lasarte-Oria
Zailtasuna
Baxua
Play Video about Recorrido Martxa Motza Mendi Festa 2023