Mendi Festa 2022 irteera aholkuak

Iraila 23, 2022
Mendi Festa

Egun biziak dira klubean. Ibilbideak balizatzen eta seinaleztatzen ari gara, korrikalariaren poltsak prestatzen, boluntarioak antolatzen, lehenengo edizioko helburu eta ilusio berarekin; mendiaz goza dezazuen eta Lasarte-Oria Traileko mendizale familia sentitu zaitezten.

Alde horretatik, Mendi Festaren 2022ko araudia deskargatzea gomendatzen diegu parte-hartzaile guztiei. Garrantzitsua da erakundetik ematen dizkizuegun jarraibideak irakurtzea eta jarraitzea.

Laburpen labur bat uzten dizuegu iganderako puntu garrantzitsuenekin. Badakizue edozein zalantza izanez gero, ahal den neurrian, klubak Facebooken eta Instagramen dituen profil ofizialen bidez erantzungo dizuegula.

Irteera orduak​

30 km-ko ibilaldi luzeak 07:00etan irekiko du eguna, eta 13,5 km-ko ibilaldi laburrak 09:00etan. Gogoratu irteerak baino 30 minutu lehenago zaudela.

Aparkalekua eta garraio publikoa​

Kanpotik bazatoz, Lasarte-Oriako hipodromoko aparkalekuan utz dezakezu ibilgailua. Irteeratik 800 metrora dago eta denentzako lekua dago. Gogoratu topoaren (Euskotren) eta autobusaren (Lurraldebus) geltokiak Okendo plazatik pasabide batera daudela.

Mendi Festa 2021

Kontrol txartekal

Kontrol-txartelak Okendo plazan jasoko dira, ibilbide bakoitza egin baino 30 minutu lehenago. Izena eman duenak bakarrik jaso ahal izango du txartela. NANa eta federazio-lizentzia eskatuko dira, hala egiaztatu bada.

Txartela ez zaio emango jasotzera zuzenean aurkezten ez den inori. Izena emanda bazaude eta edozein arrazoirengatik parte hartu behar ez baduzu, probaren oroitzapenezko kamiseta jaso ahal izango duzu frogagiri bat aurkeztuz.

Txartela kontrol-puntu guztietan zigilatu behar da, salbuespenik gabe. Azken poltsa jaso ahal izateko, txartela beteta aurkeztu beharko da. Aurten app baten bidez kontrolatuko da proba.

Hornidurak

Hornidurak aldez aurretik muntatuko dira, ibilaldiko lehen parte-hartzailea oinez kontuan hartuta. Proba korrika egin behar baduzu, baliteke iristen zarenean hornidura muntatuta ez izatea.

Istripuak

Proban zehar istripuren bat izanez gero, deitu 943464622 telefono-zenbakira (DYA GIPUZKOA). Ez izan zalantzarik boluntarioei laguntza eskatzeko.

Dutxak

15:00ak arte izango dira eskuragarri dutxak Maialen Chaurraut Udal Kiroldegian.

Zero zabor

Ibilaldi gehienak natura-erakargarritasun handiko eremuetan egiten dira, eta denek zaindu behar dute ingurunea. Erabat debekatuta dago edozein hondakin mota hornidura-guneetako zaborra biltzeko guneetatik kanpo botatzea.

Partekatu: