Zorrotzarri mendiarekin “Tontor bat, izen bat” ekimenarekin jarraituko dugu, mapan bigarren mailako tontor ez hain ezagunak jarriz eta Lasarte-Oria Traileko kideen bitartez behar bezala identifikatuz.
Oraingo honetan, 412 metroko altuerako Zorrotzarri mendi zuhur eta ezezagunaren txanda da. Ahaztua.
Onddi mendiaren anaia txikia. Beti ondoan, eta askoz gutxiago. Besabitik erraz eta azkar igotzea, inolako zailtasunik gabe.