GARMO NEGRORA IGOERA PANTICOSATIK

October 23, 2023

WhatsApp Image 2023-10-23 at 16.36.38

Kaixo lagunak!


Pasa den asteburuan, urriaren 21 eta 22, Klubetik Garmo Negrora antolatutako irteera egin genuen.

Larunbat arratsaldean Lasarte – Oriatik 11 lagun atera ginen eta Baños de Panticosara joan ginen.

Bertan @refugiocasadepiedra mendiko aterpetxean afaldu eta lo egin genuen.

Tratu oso ona eman ziguten eta asko gozatu genuen.


Igandean, goizean goiz jaiki eta gosaldu ostean mendian gora abiatu ginen.

Lehenengo orduetan ilunpetan pixkanaka-pixkanaka igotzen hasi ginen, iluntasunak mendiari ematen dion dotoreIaz gozatuz.

Egusenti ederra ikusi genuen, eta Pirinioetako paisaiak txunditu gintuzten.


Gorago elurrarekin topo egin arren, ez genuen inolako arazorik izan tontorreraino iristeko.


Behin tontorrera iristsitakoan haizeak jotzen zuen eta hotza egiten zuen.

Tontorra begiratoki paregabea zenez atsedena pixka bat hartu genuen, zerbait jan eta berehala jaitsierari ekin genion.


Irteera ez zen oso gogorra, baina 10km eta 1400m desnibela egin genituen.

Tena bailara neguko jantziak jartzen harrapatu genuen eta baita asko gozatu ere.


Baños de Panticosara itzulitakoan zerbait jan genuen eta itzuliko bidaia egiten hasi ginen.

Partekatu: