Trabesia Leitza-Lekunberri 22-05-2022

May 24, 2022

LOTME K.K.

 

Atzo, 2022ko maiatzaren 22an, igandea, urteko bigarren zeharkaldia egin genuen LOTME kirol taldearen irteeren egutegiaren barruan.

Oraingo honetan, Leitza eta Lekunberri herriak menditik lotu eta Ireber mendia izan zen gailur garrantzitsuena. Ibilaldi hau aurtengo apirilaren 3an egin zen luzapen bat da, kasu horretan Urnieta eta Leitza lotzen zituena.

 

Leitza-Lekunberri ibilbidea 24 kilometrokoa zen eta 1100 metroko desnibel positiboa. Eguna ezin hobeto joan zen. Eguraldi ona izan genuen, eta altuera hartzean bista ikusgarriak izan genituen. Orduek aurrera egin ahala, beroa estutzen hasi zen, baina zegoen giro onaren eta iristeko gogoaren artean askoz arinago bihurtu zen dena. Belardi berdeetatik eta baso xarmangarrietatik igaro, eta pasadizo mordoa eraman genuen denon artean etxera.

 

Ohi bezala, Lekunberriko TOKI-ALAI sagardotegian amaitu genuen eguna. Bertan, super ondo tratatu gintuzten eta bikain eman ziguten jaten.

 

Hurrengo irteera 2022ko urriaren 22an izango da. Oraingoan Annie mendia (Pirinioak) bisitatuko dugu eta tontorra egiten saiatuko gara. Izena eman nahi izanez gero, gure webgunetik egin dezakezue: Annie mendiko igoera.

 

Animatu!!! Leitza-Lekunberri zeharbideko argazkietarako esteka jarriko dizuegu.
Partekatu: