2025eko ekainaren 22an Lasarte-Oriako IV. Familia Mendi Iblaldia egingo da. LOTMEk antolatuta, San Pedro jaietako programaren parte da. Doako izen-ematea maiatzaren 1etik ekainaren 19ra.
Lehiarik gabeko martxa ludiko bat da, haurrek eta familiek herriko ingurune naturalean jai-goiz batez gozatzeko diseinatua eta pentsatua. Garrantzitsua da azpimarratzea ezingo dela korrika egin, ibili bakarrik.
Martxari, araudiari eta ezaugarriei buruzko informazio gehiago gure webguneko Familia Ibilaldi atalean.
DOAKO izen-ematea
Izen emateak doakoak dira 200 plaza bete arte. Probaren egunean ez da inskripziorik onartuko. Ibilaldiaren xehetasun guztiak gure blogean eta klubeko sare sozialetan aurkituko dituzue.
Izena emateko epea maiatzaren 1ean irekiko da 9:00etatik ekainaren 19ra edo dortsalak agortu arte.
Buruntza mendia igo eta jaitsi behar da. Ibilbidea ezin hobeto balizatuta egongo da eta ibilaldiaren hasieran zein amaieran antolakuntzako kideak egongo dira.
Parte-hartzaile guztiek erantzukizun zibileko aseguru bat izango dute probaren egunean. Hornidura puntu bat prestatuko dugu. Hala ere, parte-hartzaile bakoitzak ibilbiderako behar duen janaria eta edaria eramatea gomendatzen dugu.
Amaieran, partaide guztiek indarrak berreskuratu ahal izango dituzte LOTME K.K.tik prestatu dugun bazkari txikian.
Ibilbide gailurra Buruntzan
IV. Mendi Martxa Familiarraren ibilbideak 12,5 kilometroko distantzia eta 430 metroko desnibel positiboa ditu. Irteera eta helmuga Lasarte-Oriako Okendo plazan. Gure Wikiloceko profilean ikus dezakezue ibilbidea.
Irteera 9: 00etan izango da, baina saiatu 30 minutu lehenago egoten, txartel bana emango baitizuegu parte-hartzaile bakoitzari. Ibilaldia amaitu ondoren bazkal gunera sartzeko txartela.
Plaza erreserbatzea
Izen-ematea doakoa da eta erantzukizun zibileko asegurua eta bazkariaz gozatzeko eskubidea barne hartzen ditu.
- Data: Ekainak 22, igandea
- Ibilbidea: 12,5 km eta +430
- Zailtasuna: Erraza
- Plazak: 200
- Prezioa: Doan
- Izena ematea maiatzaren 1etik ekainaren 19ra