Ekainaren 1ean, astelehenean, 09:00etan, Lasarte-Oria Mendi Lasterketaren hirugarren ediziorako izen-emateak ofizialki irekiko dira. Lasterketa hau urtez urte sendotzen doa trail runing-eko egutegi probintzialaren barruan.
Lasterketa datorren irailaren 27an izango da Lasarte-Orian, eta korrikalariak berriro bilduko dira ibilbide tekniko, zorrotz eta erakargarritasun natural handiko batean, Buruntza mendiaren inguruan.
Aurreko edizioetan bizi izandako giro bikainaren ondoren, ilusio handiz jarraitzen dugu lanean proba berezi bat eskaintzeko, xehetasun guztiak zainduz, korrikalariek, laguntzaileek eta boluntarioek trail running jardunaldi handi batez goza dezazuen Lasarte-Orian.
Ibilbide laburra, teknikoa eta gogorra
Probak aurreko urteetako ezaugarriei eusten die, 14,5 km-ko eta 780 metroko desnibel positiboko trazadura zirkular tekniko eta desafiatzailearekin, Lasarte-Oriatik irten eta Buruntza mendiraino igoz (▲ 441 m).
Ibilbideak bidezidor, harritegi eta gune lokaztuak zeharkatuko ditu, Benedika (▲ 223) eta Azkorteko ermita bezalako puntu enblematikoetatik igaroz, benetako mendi esperientzia eskainiz, bai korrikalari trebatuentzat, bai trail teknikoan hasi nahi dutenentzat.
Lasterketari, trackari, zerbitzuei eta araudiari buruzko informazio osoa eskuragarri dago mendi lasterketa atalean.

Desnibela +
780 m

Gehieneko garaiera
441 m

Distantzia
14,5 km

Zailtasuna
Handia
Izen emateak
Izena emateko epea zabalik egongo da ekainaren 1eko 09:00etatik irailaren 25eko 00:00ak arte.
Aurten, lasterkariaren aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen dugu, eta lasterkariaren poltsa handi bat eskaintzeko lanean ari gara, probaren irabazleentzako sariak eskudirutan mantentzeaz gain.
Aurreko edizioekin alderatuta, antolatzaileek dortsalen prezioa eguneratu behar izan dute, probaren jasangarritasuna bermatzeko eta antolakuntzaren gastuak ordaindu ahal izateko.
Plazak mugatuak dira, beraz, izen-ematea lehenbailehen egitea gomendatzen dugu.
Lasterketari, trackari, zerbitzuei eta araudiari buruzko informazio osoa eskuragarri dago Mendi Lasterketa atalean.
Zuen zain gaude Juanlu Memorialaren edizio berri batez elkarrekin gozatzeko.
Mendian ikusiko dugu elkar!
Omenaldi iraunkorra Juanluri
Kirolaz haratago, Juanlu Memoriala gure kide eta lagun Juanluren omenaldi eta oroitzapen etengabea da. Juanlu klubaren zuzendaria eta sortzaileetako bat izan zen, eta haren figura oso presente dago LOTMEn.
Edizio honek, gainera, esanahi berezia izango du, Juanlu izango baita 2026ko lasterketako kartel ofizialaren protagonista nagusia.

Sariak eta errekorra
Sariak egongo dira gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietako lehenengo hiru sailkatuentzat:
1º → Txapela + txuleta + 100 €
2º → Trofeo + baserriko oilaskoa + txistorra + 50 €
3º → Trofeo + untxia + 25 €
Aurten, gainera, 200 €-ko sari berezia emango zaio lasterketako errekorra gainditzen duen pertsonari.
Egungo errekorrak (2023):
Gizona → Ibai Makazaga 1:10:06
Emakume → María Ordónez 1:18:45
Oraingo denborak gainditzen ez badira, saria 2028ko ediziorako pilatuko da.
Babes kolektiboari esker egin daitekeen lasterketa
Juanlu Memoriala irabazi asmorik gabeko LOTME klubak antolatutako proba da. Lasarte-Oriako Udalaren, kolaboratzaileen, babesleen — bereziki tokiko merkataritzakoen—, boluntarioen laguntza funtsezkoa da edizioz edizio lasterketa hau aurrera atera ahal izateko.