LOTME K.K.-k Nerbioi ur-jauzira antolatu du irteera otsailaren 12rako. Bazkideentzako eta bazkide ez direnentzako jarduera, 55 plazak bete arte.
Lasarte-Oriatik aterako da 6:00etan, autobusez, Delikaraino. Han, 8:00ak aldera, mendiko martxa hasiko da Nerbioi ur-jauzia ikusteko helburuarekin. Beti metereologiak aukera baimentzen badu.

Zeharkaldiak sasoi ona eta mendian 5 eta 6 ordu artean ibiltzera ohituta egotea eskatzen du. Parte-hartzaile bakoitza arduratuko da ibilbiderako behar dena eramateaz (janaria, edaria eta arropa egokia).
Delikan amaituko dugu ibilaldia, bertan bazkaria baitago aurreikusita. Han egongo da autobusa zain, norbaitek aldatu nahi badu ere. Lasarte-Oriara arratsaldeko 18:00ak aldera itzultzea aurreikusita dago.
Ibilbidearen track-a gure Wikiloc-en profilean ikus dezakezue, hemen klik eginez.
Plaza erreserbatzea
Prezioan sartzen dira autobuseko joan-etorriak, jatetxeko bazkaria edo antzekoa eta eguneko istripu-asegurua. Mendian federatuta egotea gomendatzen da.
- Data: otsailak 12, igandea
- Ibilbidea: 19 km y 800+
- Zailtasuna: moderatua
- Kupoa: 55 (bazkideek lehentasuna)
- Prezioak:
- Bazkide eta federatua: 25€
- Bazkidea: 30€
- Bazkide ez direnak: 45€