Maiatzaren 30ean mendi ibilbide bat egingo dugu Gorbeiara. LOTMEk antolatutako jarduerak eguneko asegurua, autobusa eta bazkaria barne hartzen ditu. Prezioa: 15 euro bazkideentzat eta 30 euro bazkide ez direnentzat.
Bizkaiko Murgia herritik oinez igoko gara. Bueltan inguruko jatetxe batean bazkalduko dugu indarberritzeko. Igoera erraza eta konplikaziorik gabea da, 12 kilometro ingurukoa, eta 1.000 metroko desnibel positiboa du.
Gobeiara igoera erraza da, baina mendian ibiltzera ohituta dauden pertsonentzat pentsatuta dago. Jarduerarako arropa egokia eta ordezko arropa eramatea aldaketa klimatologikoetarako.
Izena emateko idatzi direccion@lasarteoriatrail.com helbidera edo bidali whastapp 623030373 telefonora. Izena eman eta online ordaindu ere egin dezakezue esteka honetan: izena ematea Gorbeiara igota.
Gogoratu plaza ordainketa baieztatzen dugunean bakarrik esleitzen dela.
