AURTEN BEROA JO ZUEN MENDI MARTXA FAMILIARREAN

Uztaila 2, 2026
marcha familiar lotme lasarte-oria 2026

Beroa izan zen nagusi Lasarte-Oriako Mendi Martxa Familiarraren 2026ko edizioan. Izena eman zuten 160 pertsonetatik, tenperatura altuen eraginez, 80 parte-hartzailek hartu zuten irteera azkenean. Ondo hornituta, hidratatuta eta LOTMEren gomendioei jarraituz, Okendo plaza eta Buruntza tontorra lotzen dituzten 12,5 kilometroak egin eta gozatu zituzten.

Iazko euria eta aurtengo edizioko bero handia eta gero, espero dugu datorren urtean eguraldiak mendiko jardunaldi polit honetaz bete-betean gozatzeko aukera emango digula.

Babesleei, laguntzaileei eta boluntarioei eskerrak emateko aprobetxatu nahi dugu. San Pedro bezperan ospatzen da Martxa Familiarra, baina dena ondo ateratzeko pertsona askoren ahalegina eta inplikazioa behar da hilabetetan.

Poliki poliki tontorreraino (Argazkia: Txintxarri)

Igandeko, 21eko, 80 parte-hartzaileen konpromisoa ikustea da LOTMEren jarduerak eta helburuak bultzatzen jarraitzeko izan dezakegun pizgarririk onena; Lasarte-Oriako ingurune naturala ezagutaraztea eta mendiarekiko zaletasuna sustatzea eta bultzatzea.

¡Eskerrik asko denoi!

Mendi Martxa Familiarraren argazkiak

Lasarte-Oriako mendi jardunaldiaren argazki erreportaje zabala uzten dizuegu, ohikoa den bezala.

Partekatu: