TXINDOKI, 2024ko ITXIERA

Pasa den igandean 20an Txindoki mendira irteera egin genuen, 20 lagun baino gehiago bildu ginen urteko azken jardueraz gozatzeko. Goizeko lehenengo orduetan neguko baldintzekin topatu genituen: hotza, belainoa, lokatza eta ibilbide bustita eta irristakorra. Nahiz eta azkar ez joan, pixkanaka-pixkanaka tontorrera gerturatzen aritu ginen. Aurten ibilbide zirkularra egin genuen eta horrek Txindokiko bazter berriak erakutsi zizkigun. Behin […]

2025EKO MENDI IRTEEREN EGUTEGIA

Lasarte-Oria Trailek 2025eko mendi irteeren egutegia aurkeztu du: natura eta abentura denontzat. Lasarte-Oria Trailek 2025eko denboraldiari hasiera emango dio,naturarekin konektatzeko, aire libreaz gozatzeko eta mendizaletasuna sustatzeko diseinatutako jarduera zirraragarriz betetako egutegi batekin. Aurten, berri nagusia familiei eta haurrei bereziki zuzendutako irteerak dira, adin guztietarako egokitutakoibilbideekin. Horrez gain, mendi-teknifikazioko tailerrak egiteko ahalegina egin dugu: orientazioa, mapen […]

COLLARADA, IBILBIDE PAREGABEA

Aurten, mendi lasterketa egin ondoren, gure egutegian beste hitzordu garrantzitsu bat geneukan, pirinioetara irteera. Oraingo honetan, Aragoi ibaiaren harana eta bertako gailurrik ospetsuenetako bat, Collarada, ezagutzea zen asmoa. Larunbat arratsalderako Canfranc herrira iritsi ginen, eta horrek aukera eman zigun aterpetxean lasai egoteko, buelta bat eman eta goiz afaltzeko, honela lotara goiz joateko. Igandean goizeko 5etan […]