Aurten ere Txindoki (▲1342m) igoera tradizionala egin dugu. Hogeita hamar bat mendizale elkartu ginen joan den igandean, abenduaren 18an, Txindokira igotzeko. Igoera hori tradizio bihurtu da urteko irteera eta jarduera ugarien amaierako puntua.
Giro handiko egun bat nahiz eta haizea izan, konpainia onean 2022a agurtzeko. Azkenik, Larraitzen merezitako hamaiketakoa izan dugu.

Argazki gehiago utzi dizkizuegu albumean.